Han Solo
Han Solo Star Wars film saga ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Jatorrizko trilogiako pertsonaietako bat da, Harrison Fordek interpretatua.
Pertsonaiaren istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperioko indarrek kontrabandistarik bilatuenetariko bat izan aurretik, Han Solo garraio-ontzi bat pilotatzeaz arduratzen zen stormtrooper edo soldadu inperial bat zen. Bere bidaietako batean Chewbacca wookieea ezagutu zuen, esklabo eramana zena. Hanek bizitza salbatu zion, eta hala wookiee erraldoiak bere errespetua aurkezten dio eta Hanekin bizitza zor bat hartzen du. Une horretatik aurrera biak Inperio Galaktikoaren bizkar galaxia osoan zehar bidaiatzen duten kontrabandista bihurtzen dira.
Solo kapitaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Han Solo Milurteko Belatza izeneko ontziko giza kapitaina da. Bere kontrabandozko entregetako batean, balio handiko kargamentu bat askatu behar izaten du guardia inperialek atxilotua izatea eragozteko. Horrek Jabba Hutta gangsterrarekin diru zor handia sorrarazten dio.
Pilotu errebeldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luke Skywalker eta Obi-Wan Kenobi ezagutu ditu Tatooine planetako taberna batean, Alderaan planetara joateko pilotu baten bila ari direnean. Han Solo kontratatu dute hartarako, baina Alderaan planetak egon beharko lukeen tokira iristean, planeta suntsitun dutela dakusate, eta darabiltten ontzia, Milurteko Belatza, Inperio Galaktikoaren Izar Hiltzaileak harrapatu du. Han Solo salbatu dute Luke Skywalkerren arreba Leia Organa printzesa eta salbu eramaten dute Yavin planetako base errebeldera.
Solo jenerala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izar Hiltzailearen suntsipenean parte hartu ondoren, Aliantza Errebeldearekin bat egin du eta Leiarekin ihes egin Hoth planetako base errebelde berritik. Karbonitan izoztu dute Bespin planetara bere lagun zahar Lando Calrissianen laguntzaren bila iritsi ondoren, horrek traditu baitu, Inperioak hiria suntsituko duelako mehatxupean. Inperio Galaktikoak Boba Fett ordainsari bilatzaileari eman dio: horrek karbonitan izozturik Jabba Huttaren jauregira darama, berak Han Solori prezioa jarri baitzion. Bertan, Luke Skywalkerrek, Chewbaccak, Leiak eta Landok salbatu dute. Guztiek bidaiatu dute Sullusten dagoen flota errebelderaino. Hortik Inperio Galaktikoak sortutako Izar Hiltzaile berriaren aurkako erasoa antolatu dute. Armada errebeldearen jeneral izendatua izan ondoren, Han Solok garaiz desaktibatu du Endor planetako Endor Ilargi basotsuan zegoen Izar Hiltzailearen ezkutu babeslea eta horrela, Inperioa garaitu dute. Handik lau urtera, Leia Organarekin ezkondu da eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Jaina Solo eta Jacen Solo bikiak eta Anakin Solo txikia.